lunes, 17 de mayo de 2010

SORMENA HEZKUNTZAN

"Haur guztiak artista jaiotzen dira" Picasso

Ondoren ikus daitekeen bideo honek, Ken Robinson-ek (UCLA unibertsitateko irakaslea) hezkuntzari buruz duen ikuspegia azaltzen du eta sormenetik bideraturiko hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen du, bertatik perfil ezberdineko indibiduoen arrakasta akademikoa errazten delarik.

Bere hitzetan, haurren sormenerako gaitasunak izugarriak dira, hauek ez dutelako jarduera gaizki egiteko beldurrik, arriskatu egiten dira. Hala ere, nagusi bihurtzen diren heinean, sormen hau galtzen joaten dira, akatsak egiteko beldurren eraginez. Berak dio, sormenari hezkuntza eta alfabetizazioari ematen zaion balio berbera eman behar zaiola.

Azkenik aipatzen du, munduko hezkuntza sistema guztiek jerarkia akademiko berdina dutela eta honek, pertsonak gerritik gora soilik hezten dituela, burbuinera zuzenduz gehienbat. Abilezia akademikoan soilik zentratzen da gure hezkuntza sistema eta horrela lanerako indibiduoak sortzen dira, hezkuntza, unibertsitatean sartzeko bide bezala gelditzen delarik.

Goazen orain bideoaz gozatzera eta Ken Robinsonk dioena hobeto ulertzera.

http://www.youtube.com/watch?v=nPB-41q97zg&feature=related